Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Miriam Lujua
688778052
Musikariak: Iñigo Villar (gitarra), Gastón Gallardo (pianoa eta ahotsak), Aitor Losada (baxua) eta Manuel Sánchez (bateria)
EMANALDIAREN IZENBURUA: MIRIAM LUJUA
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: Adin guztientzat
SINOPSIA
Miriam Lujuak jazz-pop eta soul estiloak nahasten ditu euskaraz. 2024an bere lehenengo diska atera zuen, LUR deiturikoa, non zuzeneko bat entzutearen sentsazioak transmititu nahi izan dituen. Zuzenekoetan filtrorik gabeko musika entzungo da, naturaltasuna eta betiko soul-jazz estiloak freskotasunez berreskuratzen dituenak. Iraupena 75 minutukoa da.
LOTURA
Spotify: https://open.spotify.com/artist/1c0o3g6QFofvfG0vdeJWxh?si=nZbvBg6TQfSEvlvQVUYd7Q&nd=1&dlsi=2d515059f9d84a41
Instagram: https://www.instagram.com/miriamlujua/?hl=es
Youtube: https://www.youtube.com/@miriamlujua