Hautatu hizkuntza

AEK

00
MOD_JOCOUNTDOWN_DAYSS
00
MOD_JOCOUNTDOWN_HOURSS
00
MOD_JOCOUNTDOWN_MINUTESS
00
MOD_JOCOUNTDOWN_SECONDSS

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Egin zaitez laguntzaile era gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?
NOLA?

Mixerabliak kontzertua

TALDEAREN IZENA: Mixerabliak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mixerabliak kontzertua
EMANALDI MOTA:  ​Zuzeneko musika
PUBLIKO: Adin guztietarako da aproposa

SINOPSIA"Mixerabliak" Larrabetzuko country-rock taldea gara. Gustoko kanten bertsioak egiten ditugu. Mixerabliok soinu propio bereizgarria dugu, behar bada ezohiko instrumentaziotik datorrena, gure kantei jai-giro kutsua ematen diena.

LOTURA

https://on.soundcloud.com/aq6fUrxp7SneQeeC9