JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Etiketak: musika

TALDEAREN IZENA: Moxal

656 732 585 (Miren)
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
EMANALDIAREN IZENBURUA: NABAR DISKOAREN AURKEZPENA
EMANALDI MOTA: Kontzertua. Hannot Mintegia Miren Narbaiza musikariak lagunduta, biko formatuan. 
PUBLIKO: ADIN GUZTIAK
SINOPSIA
Nabar izena du Moxalen hirugarren lan luzeak. MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatututako proiektua da.
Nabar diskoa intimoa eta korala da, ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) lehenengo disko anitz eta partehartzailetik eta ‘Arrebetxe’ (FC, 2020) bigarrengo sotil eta bakartitik edaten duena. 2019an hasi zen Hannot disko honetarako kantak sortzen. Pandemiak etena ekarri zion, beste guztioi legez, eta 2023ra arte ezin izan du diskoak argia ikusi.
2019 hartan, Bilboko Empty Files taldearen estudioetan Mice (Miren Narbaiza), Txufo Wilson eta Jose Lastra-rekin bilduta sortu ziren Gaztiek die eta Ridikulue. Hannoten etxean eman zituzten pausu asko baita beste espazio batzuetan ere, hala nola, Urdaibaiko larre batean galdutako etxe-ibiltarian edota mendipean gordetako etxola soil batean.

LOTURA

moxal.bandcamp.com