25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Mugan (kontzertua)

TALDEAREN IZENA: Mugan

EMANALDIAREN IZENBURUA:   Mugan Kontzertuan

EMANALDI MOTA: Musika
PUBLIKO: orotarikoa.
SINOPSIA

Mugan taldeak diska berria kaleratuko du 2026 hasieran. 

Muganen zuzeneko disko eta bideo berria da ‘Kontzertu Bat Galerari’. Urteetan zehar kontzertuz-kontzertu eraldatutako abestiak, gaur egunera ekartzeko modu bat. Formatu berezi bat, kantu sorta bat eta jendearen gertutasuna. Dena, inoiz baino gehiago. Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari. Durangoko azokan lehen aldiz, CD formatu fisiko berezian. uganen zuzeneko disko eta bideo berria da ‘Kontzertu Bat Galerari’. Urteetan zehar kontzertuz-kontzertu eraldatutako abestiak, gaur egunera ekartzeko modu bat. Formatu berezi bat, kantu sorta bat eta jendearen gertutasuna. Dena, inoiz baino gehiago. Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari. Durangoko azokan lehen aldiz, CD formatu fisiko berezian. 

LOTURA

https://www.instagram.com/mugantaldea/