Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Nai Imaginazioak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mugi Boogie!
EMANALDI MOTA: Dantza egiteko diskoa eta malabareak
PUBLIKO: 3-12 urte bitarteko umeak eta Familiarra
SINOPSIAParranda berezi batekin dator Dj Nai adin guztietako umeentzat. Dantza eta algara gehien gustatzen zaizkien erritmoekin, eta hori ez da dena! Oso Dj berezia dugu gaurkoan gure artean; Apurtxo bat eroa eta oso jatorra! Ekar itzazu dantzatzeko gogoak eta... Mugi Boogie!
LOTURA
https://www.imaginacionesnai.com/eu/mugi-boogie/
