Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Nhil taldearen kontzertua “Etxea” hirugarren diskoaren kantekin

TALDEAREN IZENA:  NHIL
EMANALDIAREN IZENBURUA: Nhil taldearen kontzertua “Etxea” hirugarren diskoaren kantekin
EMANALDI MOTA: Kontzertua
PUBLIKO: 20-50


SINOPSIA

Aretxabaletako (Gipuzkoa) taldeak 8 urte daramatza martxan lehen doinuak eraikitzen hasi zenetik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean, “Etxea” izeneko hirugarren diskoa plazaratu
zuten irailean. “Aztarnak” (2020) eta “Bizi Bagina Bezala” (2022) aurreko bi proiektuen ondoren iritsi da.

Etxea izeneko hirugarren lan honek garai berri bat ezarri du taldean; bai estiloari dagokionez, baita taldeko kideei dagokienez ere. Bilduma honetan, kantak koloretsuagoak dira eta zuzenean jotako xarma dute; orokorrean, pop-soul sofistikatuan landuak. Oraingoan, Tarragonako La CasaMurada estudioan grabatu dituzte euskaraz idatzitako 7 kantak. Disko osoa su bajuan prestatua eta zuzenean grabatua izan da Santi Quizhpe soinu ingeniariaren zuzendaritzapean. Etxeak agerian utziko ditu sorkuntza honen atzean dagoen artisautza, gordintasuna eta sentsibilitatea.

LOTURA
https://www.instagram.com/nhilband/
https://www.youtube.com/channel/UCPUmEhUedYCSXryip_CcNUg
https://tidal.com/artist/19097095