Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Ramón Irizar
945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Nire maletatxoan
EMANALDI MOTA: Komedia
PUBLIKO: Familiarra (helduak eta haurrak)
SINOPSIA
Elvi naiz, bentrilokuoa, eta umorearen eta entretenimenduaren munduan aritzen naiz. Asko gustatzen zait jendeari barre eginaraztea; horregatik, nire ikuskizunean pertsonaien bidez, bentrilokia eta nire panpinak erabiltzen ditut komediaren eta umorearen bide gisa. Bentrilokuoa mago bat da, eta, zenbait ahots-erregistroren bidez, ilusioa sortzen du ikusleek showaren "berezko" parte-hartzaile gisa hautatutako objektu, panpina eta ikusleei bizia emateko. Elvi "umorista" ere bada, bere ikuskizun guztia komediaz eta umorez egina baitago. Kontua ez da ahotsarekin trebetasun desberdinak erakustea, entzuleei barre eginaraztea baizik. Urte luzez, eta nire pertsonaia dibertigarrien laguntzarekin, jende askori entretenitzeko
eta dibertitzeko zortea izan dut. Horrela, entretenitzeko modu desberdinetan espezializatu ahal izan naiz: "Comedy shows", telebista, enpresako konbentzio eta ekitaldiak, antzokiak, zirkoa, jaialdiak, ospakizunak..
Hurrengo ekitaldia arrakastatsua izan dadin lagundu nahi dizut. Beste zerbait nahi duzu hurrengo ekitaldirako…? Zatoz bentrilokiaren mundu liluragarrira...! Gonbidatu panpina bat hurrengo festara
LOTURAK
https://ttipia.eus/eu/show-item/bentrilokuoa-ramon-irizar