Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola
945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Olagarrua
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKOA: 15 urtetik gorakoak
SINOPSIA
Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu? Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat: Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazerretik, fantasiatik. Hiru aktore dena ematen helburu batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?
LOTURAK
https://ttipia.eus/eu/show-item/inpro-komeryak/