JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Patxintxiketan: Urtaroen bidaia

TALDEAREN IZENA: Urtxintxa Eskola
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
633094158 (Estitxu)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Patxintxiketan: Urtaroen bidaia
EMANALDI MOTA: Familiarra
PUBLIKO: 4-10 urte

SINOPSIA

Parke eder batean, non haurrek jolasten duten eta natura loratzen den, Patxintxi urtxintxak gidatzen ditu bere hiru lagunak, Urtzi, Ilargi eta Udane, barrez eta poztasunez beteriko eguneroko abenturetan. Hala ere, bere mundu baketsua arriskuan dago Kutsadura Doktorea parkera iristen denean.
Parkean dagoen arriskuaz ohartzean, Patxintxi eta bere lagunak misio ausart batean elkartzen dira natura salbatzeko.
Bidaia zirraragarri honetan, Patxintxi eta bere lagunek adiskidetasunaren, lankidetzaren eta ingurumenaren babesaren benetako balioa deskubritzen dute. Abesti alai eta dantzen bidez, haurrak naturaren zaindari izatera eta elkarrekin lan egitera bultzatuko dituzte.

LOTURA
https://urtxintxaeskola.eus/
https://www.youtube.com/watch?v=JRLUgzVlLdk