Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
EMANALDIAREN IZENBURUA: PIN PANG
EMANALDI MOTA: Zirkuko ikuskizunak
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat egokiak
SINOPSIA
|
Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruz eta kolapsorako bidean goazela buruz hitz egiten duena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena. 18 hilabete baino gehiagoko sorkuntz, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, pinponeko piloten manipulazio-teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira. Aretoan egiteko ekoiztua, textu gabeko ikuskizuna da. 5 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, eta 50 minutu iraupena dauka. Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... pin-pong pilota bat bezalako leundua Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak edukitzea!! Jateko, berotzeko, bizitzeko. Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu ze hemen, guztia borobila denez, ez dauka amaierarik. "Ubeda 2022ko Zirko eta Pailazo Jaialdian ikuskizun onenaren Saria" |
LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/pin-pang


