Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Goloka Antzerki Taldea
628066179
EMANALDIAREN IZENBURUA: Piratak
EMANALDI MOTA: Kalejira
PUBLIKO: Familiarra
SINOPSIA
Lau pirata osatzen dute kalejira hau, 3 metrotako
bikote bat, zangaluze bat eta kapitaina.
Itsasontzi piratan altxorraren bila abiatuko dira
kalez kale gure pertsonaiak.
Zer aurkituko dute bidean?
Lortuko dute altxorraren mapa?
Aurkituko dute altxorra edo itsasoko munstroren bat
ontzia ondoratuko du?
Ordu beteko kalejira.
LOTURA