25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Piztu! emakumeON energia

TALDEAREN IZENA:  eidabe
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Piztu! emakumeON energia
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra


SINOPSIA

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi aktorek dena buruz gora jarriko dute. Emakume zientzialarien historian zehar nabigatzeko aukera izango dute ikusleek. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetu eta hainbat esperimentu egingo dituzte.
Adina: 6-12 urte .

LOTURA
https://eidabe.com/piztu-emakumeon-energia/