25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Plast & Co

TALDEAREN IZENA: Nai Imaginazioak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Plast & Co
EMANALDI MOTA:  Antzerkia eta txotxongiloak (barrualderako)
PUBLIKO: 3-12 urte bitarteko umeak eta Familiarra

SINOPSIA

Hainbeste behar duen bakea topatu nahian, hiri zaratatsua baserri baten ordez aldatzea erabaki du Nai-k. Baina baserria ez da berak uste bezain lasaia: Izaki bitxi batzuk bizi dira barruan.

Aldi berean, Plast jaunak etxea plastiko nazkagarriz bete du eta arazoa konpontzeko Nikaxio, topatu beharko dute... Baina Nikaxio ez da inondik agertzen eta badirudi ez dela itzuliko.

Non sartu da Nikaxio? Eta garrantzitsuena... Nola konponduko dute nahaspila hau?

LOTURA
https://www.imaginacionesnai.com/eu/plastco/