25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Porrutata

TALDEAREN IZENA: DEMODE QUARTET 
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

945243828/645844087
EMANALDIAREN IZENBURUA: Porrutata
EMANALDI MOTA: Kale antzerkia
PUBLIKO: Helduak eta nerabeak 15 urtetik aurrera

SINOPSIA

Porrutata (Ez porru ez patata) Demode Quarteten azken ekoizpena da. Iruñean estreinatu zen euskarazko bertsioa Ezpeleta jauregian. Ikuskizun honetan, Jolik, Santik eta Ikerrek zuzenean kontatu eta abestuko digute Porrutataren istorioa. Tuberkulu bitxi hori ez da ez porrua ez patata, eta baratzearen zati handi baten diskriminazioa jasaten du.
Haren istorioa kontatzeko, ahotsez eta musika-tresnez baliatzen dira, baina baita proiekzio-pantaila batez ere, non marrazki original batzuek, gure interpreteek beren ahotsak jarriko baitizkiete, ipuin zirraragarri honetako kantak eta eszenak irudikatuz joango baitira. Ipuin hau antzinako txorimalo maitagarri batek kontatuko digu.

LOTURA
https://ttipia.eus/eu/show-item/porrutata/