25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

PULCINELLA TXIO-TXINELA

TALDEAREN IZENA: Zurrunka teatro

EMANALDIAREN IZENBURUA: PULCINELLA TXIO-TXINELA
EMANALDI MOTA:Txontxongiloak
PUBLIKO: guztiak


SINOPSIA

Heldu zein gaztetxoentzat zuzeneko musika duen eta erritmoz beteriko eskularru txontxongilo ikuskizuna da. Bost mende baino gehiago dituen Italiako Pulcinellaren tradizoa Euskal Herrira ekarri dugu, Pulcinellari euskeraz erakutsi diogu, eta gogo biziz dago bizitza bizitzeko duen modu propioa gurekin partekatzeko; bizitzaren zailtasun eta proben aurrean beti nekagaitz eta original, sentikor, inuzente eta hunkigarri. Era honetan, Pulcinella gure sentipen eta bizipenen ispilu bihurtzen da; batzuetan maitasunez, beste batzuetan beldurrez, tristuraz edo pozez beterik, baina beti bizitzan ikasi eta hazteko bizi-gogoz.PULCINELA TXIO-TXINELA maitasun istorio bat da, bizitzarekiko eta askatasunarekiko maitasuna!

LOTURA

https://drive.google.com/file/d/172qU0yf9b2yyq6eHe7tn8a-ySGcYq9nG/view

teaserra:

https://youtu.be/G7ZdpElkLMg