Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: XILIPURDI
630290802
EMANALDIAREN IZENBURUA: SALAM
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: adin guztiak
SINOPSIA
Nork esan zuen mendebaldea paradisua zela? Mendebaldea eta ekialdearen arteko kultur harremanak estutzeko asmoz, gure karabana zuen herrira etorri da gobernuak gonbidatuta. Magrebeko bi beduino eta euren gameluak Magrebeko arte herrikoiaren erakustaldi batekin gozaraziko gaituzte. “SALAM”ek, mendebalde eta ekialdearen arteko benetako muga non dagoen aurkitu nahiko luke. “SALAM”ek tradizioa eta modernitatearen artean bizi da.
LOTURA
https://www.facebook.com/p/Xilipurdi-Antzerkia-Teatro-Trapero-100050622464127/