25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mesedez, bete galdetegi hau.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

TALDEAREN IZENA:  Maria Crucishank

EMANALDIAREN IZENBURUA: Simpol
EMANALDI MOTA: Komedia 
PUBLIKO: 15 urtetik gorakoa

SINOPSIA

Gizartea oso azkar doa, denetarik daukagu, baina jada ez dugu denborarik hausnartzeko, geure buruari galdetzeko nondik atera diren gure ohiturak, gure pentsamenduak, gure bizimodua eta nora goazen.
Umorezko bakarrizketaren bidez, gaur egun ditugun gertakariez hitz egingo dugu, komediaren bidez eguneroko esperientzietara joango gara, emakumeari buruzko tratua zalantzan jarriko dugu, eta gizarte patriarkal batek ezartzen dizkien presio eta jomugak ere bai, oraindik bizirik dagoen arrazismoari buruzko berdintasunari heltzeko, mikromatxismoa
zein mikrorazismoa. Sare sozialak, nortasuna eta mendekotasunaren inguruko kezkak sortzen dituzten adikzioak. Egunero dauzkagun gauzak dira, egunero erabiltzen ditugunak, life is Simpol ez dezagun gehiago zaildu... Iritsi da Maria Cruickshanken ikuskizun berria... Galdu egingo duzu?

LOTURAK
https://ttipia.eus/eu/show-item/simpol/