Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: HERRIMA kultur elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: SORGINA, BANAIZ
EMANALDI MOTA: DOKUMENTALA
PUBLIKO: 16 urtetik gorako herritar arrunta, bestelako kontakizunaren egarri dagoena.
SINOPSIA
1525ean, duela bostehun urte, Auritzen gertatu zen lehenbiziko exekuzio kolektiboa sorginkeriagatik: Sekta Satanikoa aurkitu baitzuten Nafarroan, eta punizio adibidegarria ezarri egin zitzaien akusatuei.
Erreketa horrek markatu zuen mende bateko jazarpena. Zer gordetzen zaigu ke beltz eta lodi horren gibelean? Denon artean saiatuko gara argi ematen prozesu historiko ilun horri.
Gure lan-hipotesia da sorgin-ehiza eraikuntza artifizial bat izan dela, eta Europako auzitegiek, laiko zein erlijioso, sortzen ari zen monarkia absolutoaren alde jardun zutela asmakuntza hartan.
SORGINA, BANAIZ dokumentala ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta bidegabeki ehizatu izan ziren orduko haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabes.
Auritz 1525 - Zugarramurdi 1610. Sorgin-Ehiza, A-tik Z-ra.
LOTURA
https://herrima.eus/producto/ni-ez-naiz-sorgina/


