JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

SORGINAK

TALDEAREN IZENA: Goloka Antzerki Taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: SORGINAK
EMANALDI MOTA: Kalejira
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Hiru sorgin, ipotx bi eta gurditxoan daramaten
marmita handi batek osatzen dute kalejira hau.
Gurditxoan, beraien gantzuak, musika eta
konjuru sekretua egiteko behar diren osagai
guztiak dituzte.
Guztiak, musikaz blai, kalean zehar dantzan ibiliko
dira... magiak irauten duen bitartean.
Panpinak eta zangaluzeak, esponja, latex,
eta erretxinaz eginak dira.

LOTURA