JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

TALDEAREN IZENA: Suaia
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

688778052
EMANALDIAREN IZENBURUA: Suaia
EMANALDI MOTA: Rap-reggae kontzertua
PUBLIKO: Adin guztietarako

SINOPSIA
Gorka Suaia (Kodigo Norte, Esne Beltza, Askapen Sound, Suaia eta Ama Rebel...), Bilbon bizi den Gasteizko abeslari eta ekoizlea, hamaika abestiz osatutako Su Eman ala Hartu diskoarekin bueltan da. Amalurra eta elkar-laguntza erdigunean, gizarte gaixo honen aurkako kantu etsia da disko hau, lozorrotik esnatzeko oihua.
Suaia zuzenean
2024an banda formatura itzuli da berriro, Iñigo "Komadü" teklatu eta saxoan (Suaia eta Ama Rebel, Bubblin' Sound System), Ander "Teje" gitarran (Suaia eta Ama Rebel, Cherry Boppers) eta Xixo Yantanirekin baterian (Cherry Boppers, The Pushermen), zuzeneko oldarkorra eta helarazi beharreko mezu baten premiarekin.

LOTURA

https://www.gorkasuaia.eus/