TALDEAREN IZENA: Meñakoz Dantza Taldea
688778052
EMANALDIAREN IZENBURUA: SUAK SU
EMANALDI MOTA: Ikuskizun multidiziplinarra, dantza, musika eta bertsolaritza uztartzen dituena
PUBLIKO: Publiko guztiari zuzendua
SINOPSIA
Gizakia aspaldian hasi zen eguzkia miresten nahiz bere nondik norakoak behatzen eta aztertzen. Historiaurretik, munduko herrialde askotako jendea ohartu zen udako solstizioan izaten zela egunik luzeena eta hortik aurrera eguzkiaren indarra gainbeheran joaten zela.
Suaren inguruan dantzan ezagutu izan ditugu sorginak, adibidez.
Sua ere gure arbasoek erabili ohi zuten eskuak berotzeko.
Sua erabiltzen dugu kozinatzeko. Edo erretzeko. Eta berotzeko. Baita bere inguruan dantzatzeko ere.
Etxeko ikur eta etxeko jeinu. Eskaintzeko eta eskatzeko.
Euskal kantagintza tradizionalaren, euskal dantzaren eta euskal ohituren berrantolaketa eta birmoldaketa ikuspegi sortzailea da SUAK SU. Dantzaz, musikaz, kantuaz eta antzerkiaz jositako ikuskizun multidiziplinarra. Meñakoz Dantza Taldeko dantzariak, Iholdi Beristain aktorea eta Peru Irastortza bertsolaria dira emanaldiko protagonistak, Gorka Granado Terrones dantzariaren eta Itxaso Payá Ruíz bertsolariaren zuzendaritzapean.
LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=Ie0AnBgriqo