Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: UGAITZ ALEGRIA ETA AINHOA ETXEBARRIA
945243828/645844087
www.ttipia.eus/eu/show-item/tongola/
EMANALDIAREN IZENBURUA: TONGOLA
EMANALDI MOTA: Komedia
PUBLIKO: Helduak eta nerabeak 15 urtetik aurrera
SINOPSIA
Tongola, Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak aurkezten duten komedia ikuskizuna da. Tongolara bakarrik, bikotearekin, kuadrilarekin, konpainia ez hain onarekin... etor zaitezke. Baina zatozen horrekin zatozela ere, tongolero bi hauen konpainiaz disfrutatuko duzu.
Tonbola itxurako tongo hau aitzakia baino ez da aktore bi hauek beraien bizitzako porrotez, frustrazioetaz eta beste hainbat tragedietaz hitz egiteko.
'Tongola' bakarrizketa-ikuskizun bat baino askoz gehiago da: ustekabekoak, inprobisazioa eta publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituen joko eszeniko bat da.
Elkarreragina giltzarri da euskarazko umorea ikuspegi garaikide eta hurbil batetik ospatzen duen proposamen honetan. Ozen barre egiteko eta jaia irribarrez bizitzeko gonbidapen bat da.
Barrea, musika, jolasak eta ustekabekoak: Tongola, bizitzeko moduko esperientzia.
LOTURAK