JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

TXANPON BATEN TRUKE

TALDEAREN IZENA: TXINTXETA,KLIPA ETA TXORROSKILO PAILAZOAK
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
662472746 – Koldo
EMANALDIAREN IZENBURUA: TXANPON BATEN TRUKE
EMANALDI MOTA:  PAILAZOAK (publiko familiarra)
PUBLIKO: 3 urtetik 10 urtera

SINOPSIA

Gure pailazoak etxera itzultzerakoan konturatuko dira alokairua oso altu jarri dietela eta kale gorrian geldituko direla. Ai ene!, eta non biziko dira?, nori eskatuko diote laguntza?. Hainbat trikimailu eta hainbat tokitara joango dira haien etxea berriro eskuratzeko, baina lortuko dute?. Etorri gurekin abentura barregarri honetaz gozatzera... musika eta abestiz hornituta.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=F6SufXNUCmg