Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Txepeldunak
EMANALDI MOTA: Bertso antzerkia
PUBLIKO: Familiarra (Haurrak 5-11)
SINOPSIA
Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… eta lehia ez dela beti beharrezkoa. Edozein kiroletan denak izan daitezkela irabazle, publikoa barne, ondo pasa dutelako.
Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen da, indibidualismotik kolektibora jauzia eginez: irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa, erori-altxa, norbera-bestea, laguntasuna, taldea, bestearekiko errespetua, zaintza…Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan.
LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/copy_of_txepeldunak


