Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Lanku Bertso Zerbitzuak
675716472
EMANALDIAREN IZENBURUA: Txuri-beltza da ta!
EMANALDI MOTA: Musika
PUBLIKO: Haurrak 3-12
SINOPSIA
Txuria edo beltza? Nola ikusten duzu bizitza? Zer da hobeago? Txuria? Beltza? Edo bietatik egin behar duzula sentitzen duzu? Txuri-beltza? Saioaren dinamika osoa parte-hartzailearen motibazioarekin lotuta doa. Autoestimua indartua aterako dute haurrek. Talde-lana eta bakarkakoa ez da faltako. Ezta algara egiteko tartea ere!
Saio dibertigarria bezain sakona da edukietan. Garai berrietarako diseinatua. Musika, jolasa eta haurrak. Haurrak, jolasa eta musika. Batetik bestera etengabe.
LOTURA
https://www.lanku.eus/eskaintza/txuri_beltza_da_ta