JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

UP!!! Pin Pang Baboom

TALDEAREN IZENA: Xabi Larrea
615745504
EMANALDIAREN IZENBURUA: UP!!! Pin Pang Baboom
EMANALDI MOTA:  Zirkuko ikuskizunak
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat egokiak

SINOPSIA

UP!!!
Zirko eta umorea ardatz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonai grinatsu eta xelebre batentzat.
Ironiko eta energiaz beteta, eguneroko gertakizunei aurre egiten dio oreka eta grabitatearen mugekin jolasten duen bitartean, erokeriaz edo xelebrekeriaz ….
Kale antzerkiko hizkuntza erabiltzen duena funtsezko lengoaia legez, ikuslego eta espazio eszeniko guztietarako egokia. Ikuskizun barregarri, fresko eta ahaztezina.

Pin Pang
Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruz eta kolapsorako bidean goazela buruz hitz egiten duena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.
18 hilabete baino gehiagoko sorkuntz, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, pinponeko piloten manipulazio-teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.
Aretoan egiteko ekoiztua, textu gabeko ikuskizuna da. 5 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, eta 50 minutu iraupena dauka.

Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... pin-pong pilota bat bezalako leundua
Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak edukitzea!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.
Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu ze hemen, guztia borobila denez, ez dauka amaierarik.

"Ubeda 2022ko Zirko eta Pailazo Jaialdian ikuskizun onenaren Saria"


LOTURA
https://www.xabilarrea.net/eus/up
https://www.xabilarrea.net/eus/pin-pang