Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Zirkozaurre
640636929
EMANALDIAREN IZENBURUA: Vademekun
EMANALDI MOTA: Zirkua
PUBLIKO: Publiko guztiak
SINOPSIA
Tadeo, pertsonaia bitxi zein maitagarria, irakurle amorratua da. Denbora asko ematen du liburueen irakurketan murgilduta. Orrialde bakoitzean magia eta ilusioz betetako munduetara eramaten duten milaka istorio aurkitzen ditu. Bidaia horietan irudimena, sormena eta kreatibitea lantzeko gakoak aurkituko ditu. Ikuskizun honetan ilusioa eta magia akrobazia eta eskujokoekin nahasten dira fantasiazko mundu bat irudikatzeko.
---------------------------------------
‘Vademekun’, liburutegi batean girotuta dagoen famili-ikuskizuna da, sorkuntzarako ate bezala irakurketa sustatzen duena. Areto zein kalean egin daiteke eta 45 minutuko iraupena du.
LOTURA
https://www.zirkozaurre.com/eu/zirkozaurre-zirkoko-ikuskizunak/vademekun/