Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: MAKUR ANTZERKIA
636720072 (Gontzal) – 680999294 (Jone)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Voyage, Voyage. Urruneko hotsak
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKOA: Helduak eta gazteak
SINOPSIA
Keinu bat. Beste mundu bateko bizitzarekin kontaktatzeko grina.
Voyager Golden Record-a. Gizatasunaren erretratua jasotzen duen urrezko disko bat, unibertsoaren sakontasunean flotatzen.
Lezio bat. Bi gauza infinitu daude: unibertsoa eta giza ezjakintasuna.
Bidaia bat proposatzen dizuegu. Urrunena eta gertukoena uztartzen dituen bidaia. Ezezagunena eta ezagunegia. Erreala eta irudia. Irudia eta irudiaren irudia.
Pieza hau bukle infinitua da, umorea, antzerki dokumentala eta performancea uztartzen dituena. Beste mundu batera bidaiatzeko aukera emango digu, helmugan, beste behin, gure
buruarekin topatzeko. Hori bai, modu berri batean.
LOTURA
https://drive.google.com/file/d/1ZCdziw9MSwQ14a_55r8AYQSXmwMulnLV/view?usp=sharing