JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

TALDEAREN IZENA: Cía Mago Hodei Magoa
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
646 236 649
EMANALDIAREN IZENBURUA: Wonder
EMANALDI MOTA:  Magia – Antzerkia – Komedia – Ilusio handiak – Bisuala. Formatu handia
PUBLIKO: Publiko familiarra, +5 urte

SINOPSIA

Hodeik aurkezten gaituen guztia sei letratan laburbil daiteke: WONDER; ingelesez harridura, mirari, sorpresa. Lehen minututik ilusionistaren nortasun sendoak etengabeko sorpresa eta barre esperientzia batean murgiltzea lortuko du.
Jantzi aldaketa bizkorrak, agerpenak, asmaketak, ezinezko ihesak eta txiki zein helduak sinestu ezin izango dituzten sekuentzia zerrenda luzea.
Hau guztia Hodei Magoaren betiko ezaugarriekin: errepertorio originala, umorez betea, erritmo altuarekin eta eszenaratze dotorea daukana. Hurrengo orduan zehar harrituta gelditzeko eta magia zentzugabeari ongi etorria emateko prest etor zaitez.

LOTURA
https://magohodeimagoa.com/eu/espectaculo/wonder/