Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Mesedez, bete galdetegi hau.
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: Imanol Epelde
EMANALDIAREN IZENBURUA: Zerbait sartu zait begian
EMANALDI MOTA:
Emanaldi hau spoken word garaikidea da, hitzaren, musika elektronikoaren eta irudiaren arteko elkarrizketa poetiko eta umoretsua
PUBLIKO: 12 urtetik aurrera
SINOPSIA
BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.
Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.
LOTURA
https://youtu.be/uHKDc5OnmAk?si=SaGNaojOknRkWn8l
https://imanolepelde.com/zerbait/


