JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Zinkha kontzertuan

TALDEAREN IZENA: Zinkha Taldea
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

688778052
EMANALDIAREN IZENBURUA: Zinkha kontzertuan
EMANALDI MOTA: Rock kontzertua
PUBLIKO: 14-60 urte

SINOPSIA
Zinkha taldea 2023an Aiaraldean sortutako rock taldea da. 2024ean euren lehenengo Diska kaleratu zuten, GAU HARTAN. Bost taldekidez osatutako taldea da. Irati, ahotsa, Ilazki, baxu eta ahotsetan, Ekhiotz eta Erik gitarran eta Ortzi baterian. Taldeak euskarazko rock indartsua eta melodikoa eskaintzen du, zuzeneko emanaldiek energia eta emozio handia transmititzen dute.
Zinkha taldearen zuzenekoak intentsitate handikoak dira, non musikariek eta ikusleek energia partekatzen duten esperientzia kolektiboa bilakatuz. Irati abeslariaren ahots indartsuak eta taldearen erritmo sendo eta gordinek giro berezia sortzen dute, publikoari esperientzia ahaztezina eskainiz. Zinkha-ren zuzenekoak rock alternatiboaren eta euskal musikaren esentzia biltzen ditu.
ZINKHA: Energia, emozioa eta euskal rockaren indarra!

LOTURA

https://linktr.ee/zinkha?fbclid=PAZXh0bgNhZW0CMTEAAaYNceQe0lEWK9LsL2DpJ27hFJAeCybJPBq7qHSPjOIEIif9usg0snZqBeQ_aem_bLsPxPqQPXB_iM_s_8JUvA