JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Zirko Tailerra

TALDEAREN IZENA: Biribil Zirko
 615745504 (Xabi)
EMANALDIAREN IZENBURUA: Zirko Tailerra
EMANALDI MOTA:  Zirkuko tailer ireki eta parte hartzaileak
PUBLIKO: Ikuslego guztientzat egokiak

SINOPSIA

Hezkuntza zirko-artistikoa behar den lekuetara eramatea da Biribil zirko eskola ko helburu nagusia, leku bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako hezkuntza adostatua.
Ekimen artistiko, sortzaile eta parte-hartzaile, kirola eta artea batzen duen aktibitate ezberdina eta herrian kultura sortzen duena.
Oreka, indarra eta malgutasuna lantzeaz gain, Biribil Zirko Eskolan pentsatzen dugu ikasteko era hoberena beti norberak ikasi nahi duenean dela, beraz, ikaslearen motibazioa, bideei eta interesei entzunez, pauta berriak ematen ditugu, beraien jolasei eta sormenari ateak irekiz.
Bi motatako zirku hezkuntza emoten dugu, alde batetik urte osorako formakuntza, non zirkua aparte ume bakoitzaren alde artistikoari garrantsi handia ematen diogu, eta bestetik, zirku tailer ireki eta partehartzailea, jaietan, kultur programazioan edo ekitaldi jendetsua egiteko sortua.

LOTURA
https://biribilzirko.eus/biribil-zirko-eskola/