TALDEAREN IZENA: PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA
620605150 – Mikel
EMANALDIAREN IZENBURUA: Goroldiorik ez
EMANALDI MOTA: Kale antzerkia (ibiltaria)
PUBLIKO: Helduak (+14)
SINOPSIA
Natur ingurune batean egiten den ibilaldi bat, zokoratuta geratu diren inguru horretako emakumeen historia berreskuratzeko eta ibiltzearen ekintzaren inguruan hausnartzeko aukera bat.
Espazioa zeharkatzearen ekintza behar natural batetik sortu zen: elikagaiak eta bizirauteko ezinbestekoa zen informazioa bilatzea. Baina, oinarrizko behar horiek aseta zeudenean, ibiltzea ekintza sinboliko bihurtu zen, gizakiari paisaiak sortzeko eta mundua bizitzeko aukera eman ziona. Ibiltzea, funtsean, bizitzea da.
Ibilaldi honekin emakume aitzindariek irekitako bidea ospatu nahi dugu eta bideak irekita mantendu hurrengoentzat, goroldiorik pilatu ez dakigun.
Gorputzaren bidez aire zabalean egiten den memoria ariketa bat.
LOTURA
Webgunea: https://piszifaktoria.eus/ikuskizunak/goroldiorik-ez/
Teaser: https://youtu.be/VqpfxwOG1H0