Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.goa.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!
TALDEAREN IZENA: PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA
620605150 – Mikel
EMANALDIAREN IZENBURUA: Hau gerra bat da
EMANALDI MOTA: Kale antzerkia (ibiltaria)
PUBLIKO: Helduak (+14)
SINOPSIA
Gerraren alaba sasikoa den mundu batean bizi gara, bakea deitzen diogun oreka ezinezkoari eutsi ezinda. Bat-batean, bi soldaduk kax-kax joko dute zure atean. Bi soldadu dira eta hiru fusil. Orain frontera joan beharko duzu, tiroak jo eta hartzera. Lubakiko lokatzetan itxaron beharko diozu ez datorren goizalbari. Eta ospitalean, erretagoardian, koronelen bulegoan, kartzela-zulo batean edo hondartzan ikusi beharko dituzu zure eskuak dardarka, ezin asmatuta zergatik, hotzarengatik ala beldurrarengatik.
Diziplina anitzeko ikuskizun bat, bidaia bat gerraren barrunbeetara, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena.
LOTURA
Webgunea: https://piszifaktoria.eus/ikuskizunak/hau-gerra-bat-da/
Teaser: https://www.youtube.com/watch?v=Y3gkk-BmM2Q