Hautatu hizkuntza

Korrika Kulturalaren katalogoa

Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.

Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com

 Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.

Animatu eta izan Korrika Kulturalaren parte!

Geuretik Sortuak

Jaiaren erregina. Iruzurgilearen Txoua!

TALDEAREN IZENA: Garazi San Martin Boj
EMANALDIAREN IZENBURUA: Jaiaren erregina. Iruzurgilearen Txoua!
EMANALDI MOTA: bakarrizketa umerotsua
PUBLIKO: 14 urtetik gorkaoentzat

SINOPSIA

Bakarrizketa komiko honetan, bere bandarekin batera herri bateko kontzertuetan jo behar zuen musikari bat bakarrik iristen da agertokira. Barre eta gogoeta artean, protagonistak artista gisa duen esperientzian murgilduko gaitu, ikuskizunen munduan bereziki emakumeei eta disidentziei eragiten dien lan-prekarietateari aurre eginez. Bere umorearen bidez, zalantzan jartzen du herri-festetako zereginen banaketa desorekatua, eta kritika zorrotza egiten die genero-rol bidegabeak betikotzen dituzten eredu tradizionalei. Begirada feministarekin eta umorez beteta, jaiaren kontzeptua birplanteatzeko gonbidapena da lana, eredu inklusiboago, berdintasunezkoago eta kontzienteago baten alde eginez. Bakarrizketan, protagonistak agertokian duen lekua aldarrikatzeaz gain, emakumeek eta genero disidenteek kulturan eta gizartean duten tokiari buruzko galdera sakonak ere egiten ditu.


LOTURA