Korrika Kulturalaren katalogoa
Korrika Kulturalaren bitartez, AEKk kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez, Korrikaren alde egindako lana eskertzeko asmoz.
Bagabiltza hurrengo Korrika Kulturalerako katalogoa osatzen, 2025/2026 ikasturtean gure herrietan euskara eta euskal kultura lau haizeetara zabaltzeko, Korrikarekin batera. Beraz, baldin eta sortzailea bazara eta zeure ikuskizuna Kulturalean eskaini nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin: korrika-kulturala@abarprodukzioak.com
Era berean, zure herrian, auzoan... ikuskizunen bat antolatu nahi baduzu, bete galdetegi hau, mesedez.
TALDEAREN IZENA: Supituki
EMANALDIAREN IZENBURUA: Supituki Tailerrak
EMANALDI MOTA: Antzerki inprobisatua. Ordu ta laurden irauten duen areto-ikuskizuna
PUBLIKOA:
Haurrentzako tailerra 7-14
Familientzako tailerra 7 urtetik gora
Gazteentzako tailerra 14-18 urte bitartean
Helduentzako tailerra 18 urtetik gora
SINOPSIA
Tailer hauetan 7 urtetik goragoko haurrek, gazteek edo helduek inprobisazioan eta antzerkian oinarritutako jolas eta dinamiken bidez, ahozkotasuna, irudimena, talde lana eta sormena landuko dituzte.
Partehartzaileen adinaren arabera moldatuko dira dinamikak eta ariketak.
Kideen proposamenak kontuan izanda talde sorkuntzan murgilduko dira denbora dibertigarri eta osasungarri bat igarotzeko helburuarekin.
LOTURA
@supitukiantzerkia


