TALDEAREN IZENA: HARRO KARRAMARRO ANTZERKI TALDEA
EMANALDIAREN IZENBURUA: AI, ZAPOTXIN! BARATXURI ZOPAREN SEKRETUA
EMANALDI MOTA: PAILAZO EMANALDIA
PUBLIKO: HAURRAK 3-8
SINOPSIA
Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, “Mariplanplona” sorgina ezagutuko duela dio etengabe.
Gaurkoan ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute ordea edabe magikorik
egingo, ezta erratz gainean hegan egingo... ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen
bihotza sorginduko du, ordea.
Aurten Zapotxinen bidaiarekin sorginen gainean dugun iruditegia berreraikitzea dugu helburu. Baratxuri zopa lapiko
bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu. Maripanpalona, sorgin trebe eta
lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta
rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten
duena. Guztien laguntzaz, Zapotxinek ezagutuko du, sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena eta gure
herrian badirela zenbait: amona, ama, alaba... eta gu haien eskutik helduta, sorginak izatera goaz!
LOTURA
https://zapotxin.eus/
https://www.youtube.com/shorts/vHCs79pKJkQ

