TALDEAREN IZENA: PANTAILAK EUSKARAZ kultur elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: URAK EGINEN DU BIDE dokumentala + Pantailak Euskaraz tailerra
EMANALDI MOTA: 30´dokumental emanaldia + 30´ euskarazko ikus-entzunezko edukien inguruko tailerra
PUBLIKO: 16-99
SINOPSIA
Euskarak pantailetan eta ikus-entzunezkoen munduan bizi duen egoera, honek euskararen normalizazio prozesuan duen eragina, eta gure hizkuntzak mundu digitalean aurrera egiteko dituen erronkak aztertzen ditu Urak eginen du bide (June Agirre, Alex Altuna eta Oier Markotegi, 2024) dokumentalak. Pantailak Euskaraz ekimenak sustaturiko proiektua da, eta hainbat aditu eta aurpegi ezagunen elkarrizketa eta testigantzetatik abiatuz ondu dute.
Dokumentalaren ondoren, Pantailak Euskarazko kideek pantailetan euskarazko edukiak non aurkitu eta nola erabili azalduko digute modu praktiko batean.
LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=YhsuYMLbtFQ

