Atzo abiatu zen La Passem ekimena, okzitanieraren aldeko Korrika Ahizpa, eta AEK-KORRIKAko kideok ere bertan parte hartuko dugu: larunbatean, maiatzak 4, 920. kilometroa egingo dugu Capbretonen.
Maiatzaren 17an, Ar Redadegen txanda helduko da, hau da, bretoieraren aldeko ekimenarena. AEK-KORRIKA maiatzaren 20an batuko da, Sant-Stefan-Brengoloù / Saint-Étienne-de-Montluc herrian, 746.kilometroan.
Hizkuntza gutxiagotuen aldarrikapena eta biziraupena bermatzeko ezinbesteko ekimenak ditugu KORRIKAren Ahizpak. Baionan, 23.KORRIKAren bukaeran, gure artean La Passem eta Ar Redadegen ordezkariak izan genituen, eta orain, maiatzean, Euskal Herri Harroari dagokio sostegua ematea. Beraz, aukera izanez gero, animatu eta batu hizkuntza gutxiagotuen aldeko lasterketetara harrotasunez!
HARRO HERRI!