Hilabete baino gutxiago falta da KORRIKA Irundik abiatzeko. Hasi al zara motorrak, giharrak eta bihotza berotzen, ezta? Bada, petoa baino ez zaizu falta euskararen aldeko ekimen erraldoia zure herritik (edo zure herritik hurbil) pasatzen denerako! 6 euroan dago salgai, AEKren euskaltegietan, KORRIKA dendetan eta online-dendan.
Eskuratu KORRIKAren petoa Gara egunkariarekin, eta HARRO HERRI!
Asteburu honetan (otsailak 17-18) Gara egunkaria erosiz gero, aukera izango duzu petoa eskuratzeko. Izan ere, GARArekin Korrikako petoa kioskoetara eta bestelako salmenta guneetara ere iritsiko da. Sei euroren truke erosi ahal da, eta etekin guztiak AEKri bideratuko zaizkio. Egunkariaren harpidedunek petoa eskuratzeko bide erraza izango dute: NAIZeko harpidedunen txokoan eskaera egin, eta egun gutxiren buruan etxean jasoko dute. Zehaztasun gehiago Gararen webgunean.
Eta gogoan izan: KORRIKA bukatutakoan, petoa berrerabili ahal duzu erosketa-poltsa bihurtuta. AEK-k hainbat neurri hartu ditu KORRIKAren aztarna ekologikoa murrizteko; horietako bat da, azken edizioetan bezala, birziklapena eta berrerabilpena bultzatzea.
Euskararen oihartzuna, hanka nekatuak eta oroitzapen gozoak izan bitez KORRIKAren aztarna bakarra!
Petoaren babesle nagusiak: Bertako igogailuak, EITB, Eroski, Euskaltel eta Goiener.
Tipi-tapa, tipi-tapa... KORRIKA! Harrotasunez!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!