Bi hilabete baino ez dira falta KORRIKA Irundik abiatzeko! San Juan plazan emango ditu lehendabiziko urratsak euskararen aldeko ekimenak, eta toki hori, hain zuzen, aukeratu dute Irungo AEK-ko eta Udaleko ordezkariek datozen bi hilabeteotan egingo den Korrika Kulturalaren berri emateko.
Korrika egun batera ez mugatzeko, eta Irun ekitaldiz, kulturaz eta euskaraz betetzeko helburuz, "Herri Harro baten agenda, harro eta euskalduna" prestatu dute, Irundik eta irundarrentzat.
Egitaraua BADON* opera posdramatikoarekin hasi zen, atzo (urtarrilak 13). Datozen ekitaldiak:
• Urtarrilaren 20an, Landetxako KORRIKA eguna: altxorraren bila, trikipoteoa, bertso bazkari musikatua, skate tailerra eta kantu jira. Eguerdiko 12:00etatik aurrera.
• Otsailaren 18an, Hausnar dezagun mIgrazioaz eta hizkuntzaz emanaldia, Irungo Harrera Sarearekin elkarlanean, Amaia Kultur Zentroan. Aurreraxeago emango ditugu zehaztasun gehiago.
• Otsailaren 24an, Larreaundiko KORRIKA eguna. Auzoan egun osoko egitaraua prestatzen ari dira, 11:45ean txupinazoarekin hasi eta iluntzean kontzertu ibiltari batekin amaituko dena. Tartean, haurrentzako tailerrak, jolasak, musika, azoka... Adi!
• Martxoaren 2an, Santiagoko KORRIKA eguna. Bertan ere hamaika ikuskizun eta joko egongo dira.
Argazkian, Irungo KORRIKAko koordinatzaile Maddi Sanz, Kultura ordezkari Nuria Alzaga eta AEK-ko kide Mattin Sorzabalbere.
(Bidasoako HItzaren argazkia. Eskerrik asko!).
Irunen ere HARRO HERRI!
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!