Venezuelako Kontsulatuak Euskal Herrian bizi diren Venezuelako eta Latinoamerikako herritar guztiak gonbidatu ditu eurekin batera 23. KORRIKAn parte hartzera, euskal kulturara hurbiltzera eta euskarari babesa erakustera. Agerraldia egin zuten atzo (martxoak 6) ZIortza Bolibarren, eta kontsulatuak eskuratu duen kilometroan harrotasunez parte hartzera animatu ditu herritarrak.
Hitzordua martxoaren 20an izango da, KORRIKA Ziortza Bolibarretik pasatuko den egunean.
Argazkian, Glenna del Valle Cabello Venezuelako kontsul generala, Angelica Orozko Bilboko EH Bilduko zinegotzia, Andoni Lariz Ziortza-Bolibarko alkatea, Beñat Ibaibarriaga Simon Bolibar museoko teknikaria eta Orkatz Gandiaga AEK-ko arduraduna.
Argazkia: Lea-Artibaiko Hitza (eskerrik asko!)
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!