AEK euskara praktikoa AEK euskara praktikoa
KORRIKA podcastaren atal berria, eskuragarri

KORRIKA podcastaren atal berria, eskuragarri

Podcasten bidez, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak jaso nahi izan ditugu, edizioz edizio.

23. KORRIKA hasi baino lehen, 22. edizioaren nondik norakoak entzun nahi? Bada, atal berria eskuragarri dago hemen!

Guztira, 23 audio-fitxategi dira (atarikoa + 22. KORRIKAra arteko podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. Webgune honen KORRIKATEKA (multimedia) atalean topatuko dituzue. Naiz Irratiarekin elkarlanean sortutakoa da, eta beraiek ere eman zituzten beren uhinetatik 22. KORRIKAren baitan.

"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!"

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!