1. LELOAREN GOGOETA
KORRIKA badator!
Aurten ere, KORRIKAko lekukoa eskuz esku ibiliko da Euskal Herrian barrena!
Baina, ba al dakizue zein den KORRIKA 22ren leloa? HITZEKIN
Hausnartu ezazue talde handian leloaren inguruan eta ikusi KORRIKA 22ko aurkezpen bideoa.

Eta orain, talde txikitan, hausnartu galdera hauen inguruan:
Galdera hauen inguruan gogoetatu duzuena aintzat hartuz, sortu ezazue taldeka HITZEKIN leloa osatzen duten hizkietako bat orri handi batean eta idatzi bertan zuen gogoeta eta konpromisoak.
Gelako guztien artean horma-irudi eder bat sortuko duzue!
- Zertan ekin beharko genuke guk euskararen alde?
- Zein aldaketa egin ditzakegu gure eguneroko jardunean?
- Zer egin dezakegu 22. tantoa lortu eta partida garaitzeko?
- Zein konpromiso har genitzake?