2. KANTA
Ezagutzen al duzue aurtengo abestia?
Ane García, Anari eta Nerea Urbizu dira Amurrio eta Donostia lotuko dituen Korrikako edizio honetako kantaren interpreteak. Nerea Urbizu bera izan da Sustrai Colinak idatziriko letrei musika jartzeaz arduratu dena.
Pandemia garaian sorturiko kanta honek emozioak dantzan jarri nahi dizkigu eta bideoklipean ikus daitekeen bezala, guztiak elkarrekin korrika egitera bultzatu.
Ikusi bideoklipa eta entzun abestia, ea gustuko duzuen!

Eta orain, denon artean erantzun galdera hauei!
Kanta entzun ondoren ea letran dauden hutsuneak betetzeko gai zareten! Zorroztu ondo belarriak!
Deskargatu kantaren letra hutsuneekin hemen.
Deskargatu kantaren letra hutsuneekin Drive formatuan hemen (egin fitxategiaren kopia eta gorde zure kontuan).
Jarduera amaitu ondoren aurreko edizioetako kantak entzun ditzakezu webguneko multimedia atalean.
- Zer iruditu zaizue kanta? Eta bideoklipa?
- Zer da gehien gustatu zaizuena? Zerk eman dizue arreta?
- Gustatzen al zaizue musika estilo hau? Ezagutzen al dituzue abeslariak?
Kanta entzun ondoren ea letran dauden hutsuneak betetzeko gai zareten! Zorroztu ondo belarriak!
Deskargatu kantaren letra hutsuneekin hemen.
Deskargatu kantaren letra hutsuneekin Drive formatuan hemen (egin fitxategiaren kopia eta gorde zure kontuan).
Jarduera amaitu ondoren aurreko edizioetako kantak entzun ditzakezu webguneko multimedia atalean.
HITZEKIN KANTA INTERPRETATZEA
Musikako saioetan aurtengo kanta interpretatu nahiko bazenute, partiturak ere eskuragarri dituzue. Hiru partitura desberdin dituzue, elkarrekin interpretatuz, orkestra txiki bat osatzeko.
|
|