4. IPUINA
Hementxe duzue KORRIKA 22ko ipuina!
Zeri buruzkoa izango da? Erreparatu al diozue izenburuari? Pilota gorri batekin. Zer iradokitzen dizue izenburu honek? Entzun ezazue ipuina eta argituko zaizkizue zalantza guztiak! Deskargatu ipuinaren testua hemen. |
Gustatu al zaizue ipuina? Ea ondorengo galdera hauei erantzuteko gai zareten!
Peruren pilota gorria
Peruk metro-geltokiko bazter batean topatu zuen pilota gorria. Lurretik jaso, hauts arrastoak garbitu eta motxilan sartu bezain laster ohartu zen trena galdu zuela. Hurrengo metroaren zain zegoen bitartean pilota gorri horren jabea nor ote zen irudikatzen ahalegindu zen. Konturatzerako iritsi zen hurrengo metroa eta trena gelditu bezain laster Leire ikusi zuen barrutik ateratzen. Leire, bere txikitako laguna zen. Bagoi barrura sartu beharra zuen Peruk berriro ere trena gal ez zezan baina Leirek, Peru ikusi zuenean zera esan zion:
-Nire pilota gorri kuttuna galdu dut lehen eta haren bila nator bueltan. Ez zenuen zuk ikusiko?
Iritsi berri zen trenak ateak itxi zituen eta tunelean barrena abiatu zen.
Tira ba, orain zuen txanda da. Ekin lanari!
Deskargatu mikroipuina idazteko txantiloia hemen.
Deskargatu mikroipuina idazteko txantiloia Drive formatuan hemen (egin fitxategiaren kopia eta gorde zure kontuan).
- Nola izena dute ipuineko pertsonaiek? 22. KORRIKArekin loturarik badute? Zein?
- Zergatik ote da hain kuttuna Ekiñerentzat pilota gorria?
- Zer adierazten du pilota gorriak?
- Ba al duzue zuek ezer kuttunik?
- Zer gustatu zaizue gehien ipuinetik?