11. OMENDUA
![Imagen](uploads/1/2/3/3/123332138/korrika-pirritx-porrotx-marimotots-omenaldia-2.jpeg?1641666475)
Dakizuen bezala, KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde lan egin duen pertsona edo erakunde bat omentzen du. Ba al dakizue zein den aurtengo omendua? Eta aurreko ediziotakoak?
Zuek ere herriko edo eskolako pertsona edo talde bat omentzeko aukera izango duzue. Baina horretarako, KORRIKAk aurreko ediziotan omendu dituen pertsona eta erakundeak ezagutu beharko dituzue lehenik eta taula hau bete (egin fitxategiaren kopia bat eta gorde zure kontuan). Esteka honetan duzue informazio hori.
Jarraian, taldekide guztien artean omendua izateko hautagai bat aukeratu beharko duzue. Taldekide bakoitzak bat proposatu dezake edo elkarrekin zerrenda bat egin dezakezue eta denen artean aukeratu, barne-bozketa eginez, hala beharko balitz. Zuen hautagaia omendua izateko arrazoiak eta argudioak ere zerrendatuko dituzue taula honetan (egin fitxategiaren kopia bat eta gorde zure kontuan).
Segidan, hautagai ezberdinak aurkeztuko dituzue talde txikitako bozeramaileek, omendua izateko aukeratua izanaren arrazoiak eta argudioak azalduz.
Aurkezpen guztiak amaitu eta gero, hautagaien artean bozkatuko duzue ikasle guztiek, eta bozka gehien jasotzen dituena izango da omendua izango dena.
Omenaldiaren prestaketarako, talde txikitan elkartuta ardurak banatuko dituzue. Ondorengoak izan daitezke omenaldi ekitaldia prestatzeko lan-taldeak:

- Produkzio-taldea: omenduarekin harremanetan jarriko dira eta ekitaldirako eguna, ordua eta espazioa finkatuko dituzte irakasleen laguntzarekin. Bestalde, omenaldiko ikuskizunetan parte hartuko duten ikasleak informatuko dituzte, eta deialdiak egin.
- Eduki-taldea: omenaldiaren gidoi orokorra prestatuko dute. Emanaldian egingo diren ikuskizunak aukeratuko dituzte (aurreko jardueretan landutakoak txertatu ditzakete: koreografia, antzerkitxoa...) eta omenaldiak izango duen egitura diseinatuko dute.
- Atrezzo-taldea: emanaldia egingo den espazioa apaintzeaz arduratuko dira eta omenduari emango zaion oroigarria prestatuko dute. Baliabide teknikoak (megafonia, proiektagailua…) prest edukitzea ere beraien ardura izango da.
- Gidoilari-taldea: aurkezleen gidoia idazteaz arduratuko dira, baita omenduari idatzi beharreko eskertza testuez ere. Omendua izatearen arrazoiak azaldu beharko dituzte idatzi horietan.