5. KORRIKA, HISTORIKOA!
Jolasteko ordua heldu da!
Ezagutzen al duzue Kahoot jolasa? Galdera-erantzunen jolas bat da, eta modu entretenigarrian gauza asko ikasteko aukera ematen du! Kasu honetan, KORRIKAko historian zehar bidaiatuko dugu. Bi aukera izango dituzue jolasteko, KORRIKAren historiako galdera guztiei segidan erantzun, jolas bakarrean edo KORRIKAren historiaren hamarkada bakoitzeko galderei erantzun, 5 saio desberdinetan. Hasteko bideo labur batzuk ikusiko dituzue eta ondoren, bideoan ikusitakoaren inguruko galderei erantzun. Sar zaitezte esteka honetan eta idatz ezazue irakasleak esango dizuen kodea. Ondoren, zuen izenak, edo goitizenak, jarri beharko dituzue eta jolasteko moduan egongo zarete! Gelako arbel digitalean ikusiko dituzue galderak eta zuen ordenagailu eramangarrietan klikatu beharko dituzue erantzunak! Ea nor den KORRIKAren inguruan gehien dakiena! Zorte on! Jolasa arbel digitalean proiektatzeko estekak: Jolasean sartzeko gida, hemen. |