7. HOGEITA BIRA!
22. edizioa du aurtengo KORRIKAk. Zenbaki esanguratsua da Euskal Herrian hogeita bia. Euskal pilotarekin hertsiki lotuta dagoen zenbakia da eta baita aurtengo KORRIKArekin eta urtearekin ere.
Pilotalekuetan jokatzen diren hainbat partidak izaten dute jomugan 22 zenbakia eta aurtengo KORRIKAk ere halaxe du: azken tantoa garaipenaren bila, hitzetatik ekintzetara salto egiteko, gantxoz, bi- paretaz zein botez, hitz egin! Zuek ere, taldeka antolatuta pilota partida jokatuko duzue. Talde bakoitzetik jokalari bat kokatuko da pilotaleku barruan eta gainerako taldekideek kanpokaldean itxoingo duzue. Esku pilotan ariko zarete baina partaide bakoitzak pilotakada bat eman ondoren, frontoitik atera eta hurrengo taldekideari erreleboa emango dio, honek partida jarrai dezan. Ea zein talde den 22 tanto egiten lehena! |