10. UHINAK
Zein kolore du euskarak? Zein hizkuntzatan amesten duzu? Zuretzat zer da euskal hiztun izatea? Galdera hauei erantzunez, zentzumenak eta emozioak dantzan jarriko dizkigun dokumentala da 22. KORRIKAko “Uhinak” lana.
Ikus ezazue dokumentala eta partekatu zuen ekarpenak talde handian.

Orain zuen txanda da. Zuetako bakoitza bere dokumentaleko protagonista izango da. Horretarako, hartu tarte bat galdetegiko galderen inguruan hausnartu eta hauek erantzuteko.
Galderen erantzunak argi dituzuenean, bikoteka jarrita, elkarrizketak egingo dituzue. Bietako bat elkarrizketatzailea (eta grabaketaz arduratuko dena) izango da lehenik eta bestea, elkarrizketatua. Ondoren, rolak aldatuko dituzue.
Grabaketak bukatutakoan, materiala muntatuko duzue bakarka: moztu beharreko bideo zatiak kendu, musika jarri, tituluak txertatu…
Lanak amaitutakoan, gelako guztien aurrean proiektatuko dituzue zuen dokumentalak!
Deskargatu hemen galderak.
Deskargatu hemen galderak Drive formatuan.